Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2013

Ume barregarria

Irudia

6.mailako Scratch

                                                                                                                        6.mailako Scratch Kixo! Aurten seigarren mailan gaude, eta zailagoa da baina ez asko. Gauza asko bostgarren mailan bezala egiten ditugu, horien artean Scrath. Aurten ordea Scratch gehiago erabiliko dugu, eta zailagoa izango dela uste dut. Beste egunean erabili genuen Scratch lehenengo aldiz seigarren mailan eta ikusi dudanez zailagoa da. Borjak ematen digu Scratch eta oso ondo azaltzen du. Berak duenez  orain Scrath oso ondo ulertu behar dugu bestela gero ezin izango dugu jakin zer egin behar den. Niri ikasgai hau asko gustatzen zait eta aurreko ikasturteko gogorapen oso onak ditut. Adibidez aurreko ikasturtean zirkuito eta kotxe bat sortu genuen. Gero mugimenduak eta gauza hoiek ipini genizkion kotxea mugitzeko eta zirkuitotik ez ateratzeko. Gainera nola manejatu ikasi genuen eta oso ondo atera zitzaigun. Nik zirkuitoa Olatzekin egin nuen . Aurten oraindik katua

Lauroko martxa - Julen Roteta

Irudia
Orain dela 40 urte Lauro Bilbotik Loiura mugitu zen. Hori ospatzeko, Laurok igande honetan martxa bat antolatu zuen. 9:30etan hasten zen. Han 1.000 pertsona inguru topatu ginen. Gehienak Bilbotik hasi ginen baina beste batzuk Loiutik. Denek kamiseta berdina generaman eta ume txiki asko zeuden. Baita kamara asko ere.  Giro aparta zegoen eguraldi ona egiten bitzuen. Martxa osoa 3 ordu ingurukoa zen guztira 11km zirelarik. Ibilaldi erdian, indarra hartzeko ur botilatxo bat, sagar bat eta platano bat eman ziguten. Jende asko zegoen zein norabide jarraitu behar genuen esaten, galtzea ezinezkoa zen! Bilbotik hasita menditik joan ginen Artxandara, handik Sondikara gero Loiura eta, azkenik, Loiutik Laurora heldu ginen. Laurora heltzerakoan, tiket batekin janari boltsa bat eman ziguten. Boltsan bokata bat, sagar bat eta ur botilatxo bat zegon.13:00etan Lauroko fundatzaileei omenaldia egin genien, dantzak eta kantak egon ziren eta fundatzaileei oroigarri txikitxo bat eman zieten.

Sapatuko Bideoa

Kurtsoko hasiera - Alain Mesa

Kurtsoa berriz hasi da eta orain berriz txipa aldatu behar dugu. Esaten dutenez, seigarren maila errazagoa da bostgarren maila baino eta nik egia dela uste dut. Bostgarren mailaren hasieran asko kostatu zitzaigun trena martxan jartzea, dena berria baitzen. Aurton ordea, gauza gutxi aldatu direnez, badakigu nola egin behar dugun ia guztia. Ez digute maisuz aldatu baina Begotxuk kordinatzioa utzi duenez, aurton Borjak hartu du ardura hori , eta ezin izango digu euskera ikasgaia eman.  Urte honetan informatika kendu eta barelikos ipini dute. Barelikosen baratzan, elikadura eta osasunan lantzen dira. Klase erdia ortura joango da eta bitartean beste hamahiruak Eurpako konektore bat egingo dugu Europako herrialdehen kapitalak ikasteko. Niri asko gustatzen zait ortuan gauzak landatzea eta gero sukaldean janaria egitea. Atelehenean eskolaz kanpoko ekintzak hasiko ditugu. Urte honetan gauza berri batera apuntatu naiz, sukaldaritza! ¡Ondo pasa!

Osteguneko bideoa - Julen Roteta

Hemen daukazue umeei buruz bideo barregarri bat :

Gurasoen Aurkezpena

Hona hemen erabilitako pdfa.

Ikasturtearen hasiera - Ane Medina

Irailaren hamarrean Lehen hezkuntzako seigarren maila hasi egin nuen. Urte honetan ez digute maisuz aldatu, beraz Borjarekin gaude berriz. Baina , aurten, kordinatzailea da , eta beste gauza batzuk egin behar dituenez gauza gutxiago emango dizkigu , adibdez, Euskera arloa , Saioak emango digula . Urte honetan , asignatura batzuk berriak dira adibidez Barelikos eta Citizenship. Aurten astean, Ingurunean ordu eta erdi emango dugueta Science beste ordu eta erdi bat. Barelikos Erizek ematen digu, ez dakit oso ondo zer emoten den baina baratza, elikadura eta osasuna esan nahi du. autobusean ere ez dira gauzak asko aldatu , andereño berdinarekin tokatu zait eta ibilbide berdina egiten dugu. Jantokian , pasada urtean besala. Eskolaz kanpoko ekintzetan boleibolera apuntatu naiz igaz besala. datorren urtean gauzak asko aldatuko dira, DBHra bainoa. Beraz gozatzeko ikasturtea izango dela espero dut. Ondo pasa!
Irudia
Nyan cat vs mario

Osteguneko bideoa - Alain Mesa

Europako Koektorea

Ebaluaketa honetan EUROPAKO MAPA ELEKTRONIKOA egingo dugu. Mapa elektronikoa egiteko ekarri behar den materiala: Kartoizko kutxa bat. Neurriak (gutxienekoak): luzera 50 cm., zabalera 30 cm., altuera 8cm. Metalezko koadernagailuak (txikiak). Kablea (hari bakarrekoa bada hobe) 10-12 m. Kable lodia 1,5 mm.-tako diametrokoa. Bonbilla eta portalanpara txikitxoak. Pila bat (petaka). Bi larako (klabija).