Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2014

Ikasturtearen aurkezpena

Gaur, irailak 23an izandako aurkezpenaren diapositiba sorta hau izan da.

Mekanografia

Irudia
Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan ezinbestekoa da mekanografian abila izatea. Arkatza edo boligrafoarekin idazten dugun bezala makinaz idazten ikasi behar da. Ez da nahikoa pare bat hatzamarrekin izaztea, hatzamar guztiak erabili behar dira eta are gehiago teklak begiratu gabe ikasi behar da. Nola Zenbait esperientzia egin ondoren modurik onena egunero 5-10 minutuz aritzea da. Baten batek pentsatzen badu asteburuetan egin dezakela denbora gehigao duelako, ez du ikasiko! Egunero egin behar den gauza bat da. Hilabete batean ikas daiteke! Non Izan daiteke etxean metodoren bat izatea, baina gaur egun ezagunenak online daude. Hau da zure ordenagailuaren nabigatzailea piztu eta helbide jakin batetara bazoaz berta dago! Batzuk ingelesez daude, baina gu eleanitzak garenez ez dugu inolako arazorik! Hona hemen erabili ditugunak: http://www.typingweb.com/ http://www.typingclub.com/