KIVA TRAINERA

Gaur bertan, aurreko kurtsoan egin genuen bezala; KIVA proiektuari hasiera eman diogu. KIVAren lehenengo txanpa honetan KIVA TRAINERA sortu dugu gelako ikasleok. 

Kiva Trainera elkarren esfortsuarekin eta elkarrekin lan egiten aurrera doan trainera da, hori dela eta denok inplikatu behar izan gara eta behar izango gara nabigazio ona izan dezagun.

Gelako kideak ondorengo hormairudia egin dugu. Traineran gu geu agertzen gara, talde moduan lanean aurrera joateko.

Gaurtik aurrera berdin- berdin jarraitu beharko dugu!